BADATOR HARRO!!!

16/10/30

harro-portada

Badator Harro! gure zortzigarren diskoa. AZAROAREN 3AN aurkezten dugu eta egun horretan bertan dendetan eta interneten izango duzue!!!

HARRO TEASER

 

Dave M. Allen berriro ere gurekin!!!

16/05/26

13308278_10154114837015915_1163148319591532074_o

Oso pozik  eta kontatzeko irrikitan gaude Dave M. Allen (The Cure,Reptile Youth…), gure Da   diskoaren produktorea, berriz ere gurekin lanean egongo delako, gure zortzigarren diskoa produzitzen eta nahasten. . Uztaila eta abuztua bitartean grabatuko dugu Tio Pete estudioetan, Urdulizen, eta nahasketak Dave-ek berak Londresen egingo ditu, Studio7-en,masterizazioan ere Metropolis estudioetako Andy `Hippy´ Baldwin izango dugu.

Irrikitan gaude etapa berri hau zuekin partekatzeko, baina azarorarte itxaron beharko duzue gure zortzigarren diskoa entzuteko, gainera, datorren urtean Zea Mays-ek 20 urte beteko ditu … Laster albiste gehiago.

 

Eskerrik asko, egurreeeeee!!!!!!

Z.M.

Ibilaldia 2015, bideoklipa kolaboratzaile guztiekin

15/05/15

Ibilaldi 2015erako oso gutxi gelditzen da. Gaur abestiaren bideoklipa kolaboratzaile guztiekin aurkezten dizuegu. Bilbon ikusiko dugu elkar Maiatzaren 31n.

Abestia gure bandcamp-ean jeitsi dezakezu:
http://zeamays.bandcamp.com

BIDEOKLIP BERRIAREN GRABAKETA

14/03/29

ZMWANTSYOUII copia

“GAUR” ABESTIAREN BIDEOKLIPA GRABATZEN GAUDE
ETA ZURE LAGUNTZA BEHAR DUGU. APIRILAREN 7,
BILBOKO KAFE ANTZOKIAN, 20.00 ETATIK 22.00 ETARA
120 PERTSONA BEHAR DITUGU BIDEOKLIPAREN
AZKEN ZATIKO PUBLIKOA IZATEKO. KAMISETA, CD ETA POLTSAK
ZOZKETATUKO DITUGU ETORRIKO ZARETENEN ARTEAN.

Da

13/10/03

albistea1

Azaroaren 7an gure zazpigarren diskoa, DA izenekoa, aurkeztuko dugu Bilboko Kafe Antzokian egingo dugun prentsaurrekoan. Hamairu abesti ditu eta Dave M. Allen-ek ekoiztu du. Euskal Herrian, Tio Pete estudioetan grabatu dugu, Jose Lastra soinu teknikariarekin. Londresen, Club Ralph estudioan, Dave-ek nahastu du eta Metropolis estudioetan, Londresen ere, Andy “Hippy” Baldwin-ek masterizatu du.
Azaroaren 7tik aurrera ere diskoa gure web orrialdean, bandcamp-ean (http://zeamays.bandcamp.com/merch) salgai egongo da, diska fisikoa eta digitala. Durangoko azokan ere (abenduak 5-8), guk jarriko dugun stanean lortzeko aukera izango duzue, eta abenduaren 9tik aurrera dendatan, plataforma digitaletan eta guk egingo ditugun kontzertuetan salgai egongo da.
Aurrerapen bezela, gaur gauean 22:00tatik aurrera bi abesti jarriko ditugu gure badcamp-ean (http://zeamays.bandcamp.com)

ZEA MAYS DA.

Diska berriaren nahasketak bukatu ditugu

13/09/13

DSCF4445

Nahastu dugu jada gure 7. diska izango dena. Dave M. Allen-ek nahastu du
Londreseko Club Ralph estudioan. Oso aukera ona izan da guretzat
historikoa den mahai batekin nahastu dugulako, Conny Plank , Krafwert taldeko
ekoizlearen mahaiarekin. Mahai honekin talde ezberdinek nahastu dute, The Mission,
Hot Chip eta orain dela gutxi Franz ferdinand-en azkenengo lana. Masterizazioa
bakarrik falta zaigu eta Londresen bertan egingo dugu. Irrikitan gaude diska
berria ateratzeko baina oraindik pixka bat falta da. Laister albiste gehiago.
Zea Mays da.

nahasketak london1

Dave M. Allen-ek, The Cure taldeko ekoizleak, ZEA MAYS-en lan berria ekoiztuko du.

13/06/20

dave1

Uztailaren 15ean, Urdulizko Tio Pete estudioan sartuko gara gure zazpigarren diska grabatzera. Oso zirraragarria da guretzat esatea oraingo honetan ekoizle batekin lan egitea erabaki dugula eta lan hori burutzeko Dave M. Allen ekoizle ingelesa gurekin egoteko zortea izan dugula. Bera ezaguna da The Cure taldeko lanik arrakastatsuenak ekoiztu dituelako ,”Disintegration” eta “Kiss me, Kiss me, kiss me” diskoak adibidez. Berarekin lan egin duten beste talde batzuk Depeche mode, The sisters of mercy, Neneh Cherry, eta gaur egungo taldeak Danimarkako Reptile youth bezela .
Grabatu ondoren diska Londresen nahastu eta masterizatuko da.
http://www.discogs.com/artist/David+M.+Allen#p=10&t=Credits_All
http://www.whiplashcooperative.com
http://www.zea-mays.com

ZEA MAYS WEB BERRIA

13/04/23

LIVERPOOL7

Oso pozik gaude lan berriaren sorkuntzarekin eta badugu gure hurrengo diskoa izango denaren oinarria, pizkanaka pizkanaka albiste berriak aterako ditugu. Momentu honetan duda gabe aurreratu dezakeguna da gure web orrialde berria, hemen informazio ezberdinez aparte taldearen material ezberdina salgai dago.
Ongi etorri!!!
www.zea-mays.com