PROMODA1W

1997-ko Ekainean Bilbon sortutako taldea, Asier Basabe (bateria), Ruben Gonzalez (baxua), Iñaki Imaz (kitarra) eta Aiora Renteria (ahotsa).

Uda horretan bertan zazpi abestiko maketa bat grabatu zuten lau pistadun batean eta 97-ko Azaroan Euskadi Gazteko VII. Maketa lehiaketan irabazle suertatu zen. Sari honek bultzakada haundia eman zien eta E.H -an zehar kontzertuak ematen hasi ziren.

Geroago Bilbo hiriko X. Pop rock lehiaketan euskal talderik onena bezela saritu zituzten.
1998-ko martxoan, Nafarroako GOR disketxearekin sinatu zuten eta  uda osoan zehar kontzertuak eman ondoren, 98-ko Irailean euren lehen diska grabatu zuten, “Zea Mays”, Lorentzo Rekords- en (Berriz, Bizkaia) eta urte bereko Durangoko azokan aurkeztu zen. Diska hau, E.H.-an urte horretan argitaraturiko 10 diska onenen artean sartu zuten Mondo Sonoro aldizkarian eta prentsa musikalean kritika oso onak izan zituen.
2000.urteko Martxoan “Elektrizitatea”, bigarren diskoa, grabatu zuten Tio Pete estudioetan (Urduliz, Bizkaia), Jose Lastrarekin (Plt, Juan Carlos Perez, Elektrobikinis, Kashbad…).  “ Elektrizitatea” urteko diskarik onena izandatu zuen Mondo sonoro aldizkariak. Eusko Jaurlaritzaren kultura sailak duen Euskadiko soinuak proiektuan parte hartu zuten “Bidea” abestiarekin, Fermin Muguruza, Dut, Doctor Deseo, Su ta gar…taldeekin batera.
2000.eko Irailean Holandako bira hasi zuten, Amsterdamen kontzertuak emanez, bai tabernetan, etxe okupatuetan, baita ADM festibalean ere, untzitegi okupa batzuk, Amsterdameko kaietan 3 egunetan zehar egiten duten festibala, kontzertu, antzerki eta performances-ekin.
2002. urteko lehen hilabeteetan “Aekantuz” diskan ,Plt, Koma, Selekta kolektiboa, Betagarri …taldeekin batera, Mikel Laboaren bertsio bat sartu zuten, “Gogo eta gorputzaren zilborhesteak.
Uztaila eta abuztu artean “Harrobian” grabatu zuten, Gaztelupeko Hotsak disketxearekin. Berriz ere Tio Pete estudioan grabatu zuten, Jose Lastraren gidaritzapean. Plt, Ost eta Shisha pangma-ko jendearen kolaborazioak izan zituzten eta txalaparta (Nieblas, Jose, Asier, Mikel) ere entzun dezakegu.
Harrobian diska 2002-ko azaroan irten zen. Harrobian diskako “Hegaz naiz” abestia, Eusko Jaurlaritzaren kultura sailak duen Euskadiko soinuak/sonidos de Euskadi errekopilatorioan agertu zen. Diska horren 10.000 kopia Enderrock Cataluñako musika aldizkariak banandu zituen.
2003-ko udan berriz ere Europara abiatu ziren, Berlin, Ámsterdam eta La hayan kontzertuak emanez . Harrobian diskako “Hegaz naiz” abestia, Eusko Jaurlaritzaren kultura sailak duen Euskadiko soinuak/sonidos de Euskadi errekopilatorioan agertu zen. Diska horren 10.000 kopia Enderrock Cataluñako musika aldizkariak banandu zituen. Mondo Sonorok, EH-ko hamar disko onenen artean jarri zuen. Prozac zaporea abestia Festimad-ek atera zuen “ Festimad taste vol.1” diskan sartu zuten. Urte berdinean festimad-en jo zuten.
Kontzertuak egiteari utzi eta laugarren lana prestatzen hasi ziren.
2004ko Abenduan, berriz ere, Urdulizko Tio Pete estudioetan sartzen dira  , “Sortuz, grabitatearen aurka”4. Lana grabatzera, Jose Lastra haien zuzeneko teknikariarekin. Diskoa 2005eko Apirilean ateratzen da, kolaborazio ezberdinekin, Rafa Rueda, Francis Diez (Drdeseo), Raul Lomas(Drdeseo) eta Iban Nikolai didjeridooarekin. Mondo sonoro aldizkariaren ustetan, urte horretako EH-ko diska onenen artean jarri zuten. Urte bereko urrian, DVDan grabatzen dute Bilboko Kafe antzokian egindako kontzertua.
“Astero ostera astera” abestia grabatzen dute, Maialen Lujanbioren letrarekin, 18/98 auzolanean diskarako. Ondarroako udaletxeak eskatuta ere, Hondarretik ondarroara abestia sortzen dute, Agustin Zubikarairen omenez.
2007ko Irailean bostgarren diska granatzen dute, “Morphina”, berriro Jose Lastrarekin, oraingo honetan, Lamiña producciones-en Mungian, Natxo Liberty laguntzaile dutela eta Bonberenea ekintzak-ekin ateratzen dute. Morphinak 12 abesti ditu, haietatik bi ingelesez. Zea mays-en 10. Urtemuga ospatzeko diskoa DVD batekin ateratzen da, 2005ean Bilboko kafe antzokian egindako kontzertu batekin eta azken hamar urteetako aktuazio ezberdinekin.

PROMODA6W

Diska hau, Mondo sonoro aldizkariaren ustetan, euskal herriko 15 diskorik onenen artean jartzen dute. Zuzenekoak prestatzeko denbora bat hartu eta gero 2008an Morphina diskoko presentazio bira hasten dute euskal herritik eta uda eta gero estatura zabalduz.
Maiatzean, Kukutza III abestia sortzen dute, Bilboko Errekalde auzoko Kukutza gaztetxearen 10. urtemuga ospatzeko. Abesti honetan kolaborazio ezberdinak izan dituzte:  Gorka (Berri Txarrak), Eñaut  (Ken Zazpi),  Naroa( Amaiur) eta Josu,Unai, Urko, (FDLN).
2009ko udan Japonen 6 kontzertuko bira egin zuten festibal eta areto ezberdinetan.
Urte berdineko Irailean parte hartzen dute  Vic-eko “festival de la música viva” –n (Cataluña).
2010eko Ekaina eta Uztailean seigarren diskoa grabatzen dute, “Lamiña producciones”-en (Mungia- Bizkaia) Jose Lastrarekin eta Londreseko “Metropolis” estudioetan Tony Coussin-ek masterizatua. Era diskan elektronika rock-arekin konbinatzen dute eta “Bonberenea Ekintzak”-ekin atera dute.
Diska honetan kolaborazio ezberdinak dituzte, Raul Lomas (Dr. Deseo) teklatuetan, bilboko Split77 taldeak programaketak, ahotsetan Gorka (Berri Txarrak), Eñaut (Ken Zazpi), Nagore (Sokaide, Amaiur) , Josu, Unai eta Urko (Fenomenos De La Naturaleza).
ERA diskoak izan duen ohiartzun mediatikoa eta,  kritika eta publikoaren  harrera oso ona izan da, telebistan  “Negua Joan da ta” abestiaren bideoklipak minutu asko bete ditu, portadak ere, gainera abesti honek bi hilabetez myspace-en lehenengo postua izan du abesti entzuneen artean eta bideoklipak youtuben 2.000.000 bisita baino gehiago izan ditu.
Era bira  honetan jo duten esparru   guztiak bete dituzte, gaztetxeetatik (Kukutza- Bilbo), aretoetara (Plateruena-Durango, Razmatazz-Barna, Caracol-Madrid), festibal ezberdinetatik pasatuta (BBK-live), Gasteizko eta Donostiko jaietan edota kontzertu internatzionaletan ( Canadian Music Fest- Toronto, Liverpool, Londres…).
2012 urtearen amaieran eta bira bukatzeko, ZEA MAYS-ek kontzertu batzuk eskaintzen ditu, “amaiERA- fin de ERA” deituak, 4 eszenatoki ezberdinetan jo dute Euskal herrian zehar.
Urtarrilean lokalean sartzen dira haien azkeneko lana prestatzeko.
Uztailaren 15-ean haien zazpigarren lana grabatzera sartzen dira Urdulizko Tio Pete estudioetan, Dave M. Allen ekoizlearekin. Bera ezaguna da The cure taldearen “Disintegration” eta ”Kiss me, Kiss me, kiss me” ekoizteagatik, Depeche mode, The sisters of mercy, Neneh Cherry-n lanak ekoizteagatik, baita Dinamarkako Reptile Youth talde berria ekoizteagatik. Dave M.Allen-ek berak nahastu egin du diskoa Londreseko Club Ralph estudioan eta Andy “Hippy” Baldwin-ek masterizatu du Metropolis estudioan.

DA diskoa 2013. Urte amaieran irten zen, prentsaren kritika oso onak jasoz eta publikoaren harrera onarekin. DA biran 100 kontzertu baino gehiago eskeintzen dituzte aretoak betez Euskal Herrian, Madrid-en, Bartzelonan, Valentzian, Zaragozan, Londresen eta Berlinen… Radio3en, telebistarako kontzertua ere eman zuten.

Bira honetan festibal handi ezberdinetan hartu dute parte, el BIME live, BIG Festival de Biarritz, BBK-Live (Bilbao), Monkey week (Cadiz), Portobello Live (Londres), EH Zuzenean.

2015eko abenduaren amaieran Da tour bira bukatzen dute eta zortzigarren lana prestatzen hasten dira, estudiora grabaztera sartuz 2016ko uztailean. Berriro ere Dave M. Allen produktorearen gidaritzapean, Jose Lastra teknikari lanetan ere eta berriz ere Urdulizeko Tio Pete estudioetan. Dave-ek nahastu egiten du Londreseko STUDIO 7n eta Andy “Hippy” Baldwin-ek masterizatu du berriro ere Londreseko Metropolis estudioetan.

Zortzigarren lan hau, HARRO izena du eta 2016ko Azaroan kaleratuko da. Kolaborazio ezberdinak izan ditu, teklatuak eta sintetizadoreak jotzen Rául Lómas (Doctor Deseo) eta ahots kolaborazio oso berezi bat, Santi Balmes LOVE OF LESBIAN taldeko abeslariarena euskeraz kantatzen.

Azkenengo lan hau GARDEN RECORDS zigilupean aterako da eta 2016ko Azaro eta Abenduan kontzertu bira hasiko dute Bartzelona, Madrid eta Euskal Herriko hiriburu eta herrietan.

Datorren urtean zea Maysek 20 urte beteko ditu, bira handi batekin eta ustekabe askorekin…

Adi egon…jakinaren gainean jarri zaituztegu…
ZEA MAYS…HARRO…ez du inor epel utziko!!!